Ortuellaren kontrako partidua oso berdinduta egon zen lehenengo minutuetan. Hamabigarren minutuan Txitik area kanpoan baloia hartu zuen, eta atezaina aurreratuta zegoela ohartzean jaurtiketa gogorra egin zuen Urduñako taldea markagailuan aurrean jartzeko.
Txitiren golaren ostean, berriz, bigarren zutoinera kornerra bota zuen, eta baloia bi alditan aldaratuta izan ondoren, Anek baloia ate barruan sartzea lortu zuen.
Markagailu horrekin gorritxoak lasaiago jolasten hasi ziren. Hogeita hirugarren minutuan Olaitzek zelai erditik falta jaurti zuen eta langetan jo eta lurrean bote egin ostean, baloia ate barrura sartu zen. Horrela markagailua 0-3 jarri zen atsedenaldira joateko.
Bigarren zatian etxeko taldea Edurneren atera hurbiltzen saiatu zen, ondorioz Tyerrik zuzendutako taldea atzean sartu zen. Berrogeita hamazazpigarren minutuan Ortuella gola sartzeko oso hurbil egon zen kornerra errematatu eta gero, baina Edurnek izugarrizko geldiketa egin zuen gola saihesteko. Etxekoak gola sartzen saiatu ziren, baina Edurne oso ondo egon zen arratsalde euritsuan.
Hirurogeita hamazazpigarren minutuan Estik laugarren gola sartu zuen areako hegaletik jaurtiketa bikainarekin. Laugarren gol horrekin etxeko taldeak behera jo zuen. Maider beste gol bat sartzeko oso hurbil egon zen, baina bere jaurtiketak ateko eskuairan jo zuen.
Horrela gorritxoek beste hiru puntu lortu zituzten Bizkaiko Kopa irabazteko bidean jarraitzeko.