Urduñarren garaipenaren burua izan zen Txiti, hiru golekin

Erabiltzailearen aurpegia Maider López 2017ko ots. 22a, 12:36

Hiru gol sartu zituen Txitik. Argazkia: Maider López Echabe

Arbietoko neskek lehen postuan dagoen taldeari presioa sartzen jarraitzen dute pasaden larunbatean Indautxuren kontra 5-0 irabazi eta gero.

Tyerrik zuzendutako taldeak ez zuen lehenengo zatian ondo jokatzea lortu. Hala ere, Txiti oso aukera argia izan zuen atezainaren aurrean bakarrik geratu eta jaurtiketa egin ostean. Baina aurrelariaren jaurtiketa kanpora joan zen.

Hogeita bederatzigarren minutuan arbitroa penaltia seinalatu zuen Urduñaren alde. Txiti izan zen penaltia jaurti zuena, eta bere jaurtiketarekin atezaina engainatu ostean markagailua 0-1 jarri zuen. Etxeko taldeak markagailua berdintzetik oso hurbil egon zen area kanpotik egindako jaurtiketa batekin, baina Edurnek geldiketa on batekin baloia ate barrura sartzea saihestu zuen.

Bigarren zatian urduñako neskek Iparralde zelaira hobetu kokatuta atera ziren eta etxeko taldeak ezin izan zuen besterik egin eta eta lau gol jaso zituen.

Berrogeita hamaikagarren minutuan Txitik atzelariei presio ona egin ostean baloia kentzea lortu zuen. Jarraian Urduñako taldearen kapitaina area barrura bakarrik sartu zen baloia jaurtitzeko eta markagailua 0-2 jartzeko. Hiru minutu pasa eta gero Olaitzek izugarrizko  gola egin zuen area kanpotik jaurtitako falta bat ate barruan sartzea lortu zuenean.

Hirurogeita hirugarren minutuan Txitiren hirugarren gola ailegatuko zen honen korner jaurtiketa batek baloia ate barrura sartzea lortu zuenenean. Bostgarren eta azken gola hirurogeita hemeretzigarren minutuan heldu zen Maitaneren jokaldi polit baten ondorioz. Maitanek Txitirekin "bat-biko" bat egin zuen. Txitik baloia hartu eta bigarren saialdian gola sartu zuen. Partidua bukatzear zegoenean Txitik beste gol bat sartzeko aukera izan zuen baina eskuairan jo zuen area kanpotik egindako jaurtiketak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide