Gorritxoek pasa den larunbatean gol-kopuru handia sartzea lortu zuten lehen postuan dagoen taldearekin neurtu aurretik. Hurrengo larunbatean Tyerrik zuzendutako taldeak Erandioren kontra jokatuko du sailkapenaren lehen postua lortzeko asmoz.
Partida Maiderren gol aukera argi batekin hasi zen, horrek atzelariak abiaduraz saihestu ostean area kanpotik jaurtiketa gogorra egin zuen, baina atezainak kanpora botatzea lortu zuen.
Zortzigarren minutuan Txitiren gola heldu zen. Honek zelai erdian hartu zuen baloia eta area barruan sartu ondoren atezaina gainditu zuen markagailua irekitzeko. Hogeigarren minutuan Maider baloiarekin area barruan sartu zen eta urduñarren bigarren gola eskuratu zuen.
Hurrengo bi golak Estiren eskutik heldu ziren, hogeita hiru eta berrogeita hirugarren minutuetan markagailua lau eta huts jartzeko.
Atsedenaldia eta gero Txitik hiru gol aukera argiak izan zituen, baina bere jaurtiketak atezainak urrundu zituen. Hirurogeita zazpigarren minutuan Txitik atezaina menderatu zuen bosgarren gola sartzeko. Bost minutu geroago Maider atezainaren aurrean bakarrik geratu zen eta tiro batez urduñarren seigarren gola iritsi zen.
Laurogeita laugarren minutuan Txitik bere hirugarren gola sartu zuen, azken bi partidutan urduñarra sei gol sartu ditu, marka paregabea.
Txitiren golaren ostean Estik markagailua zortzi eta huts jarriko zuen bere partiduko hirugarren golarekin.