Gol asko sartuta lortutako garaipena eta azkenengo ezustekoa

Erabiltzailearen aurpegia Maider López 2017ko mar. 23a, 16:58

CD. Orduñak Bizkaia kopako txapelketa irabazteko asmoarekin jarraitzen du, eta hori sinesteko emaitzek asko laguntzen diote. Tyerrik zuzendutako taldea oso gogor atera zen Arbieto zelaira eta hirugarren minutuan Txitik atzelaria abiaduraz gailendu zuen eta atezainaren aurrean bakarrik geratu ostean partidako lehen gola egin zuen.

Seigarren minutuan, Estik jaurtiketa gogorra egin zuen, baina langan jo zuen. Jokaldia ez zen han bukatu, horren ostean Anek baloia buruz errematatu zuen urduñarren bigarren gola eskuratzeko.

Anek gola sartu eta bi minutu geroago Tyerrik zuzendutako taldearen hirugarren gola heldu zen. Maitanek Estiri atzelarien erditik pasea egin zion, eta hori izan zen hirugarren gola sartzearen arduraduna.

Hemeretzigarren minutuan Maiderrek laugarren gola lortu zuen lurretik egindako jaurtiketa batekin. Maiderren golaren ostean Txitik zelaia utzi behar izan zuen, lesionatuta zegoen eta.

Hogeita hamazortzigarren minutuan kanpoko taldearen gola heldu zen korner jaurtiketa baten ondorioz.

Bigarren zatian gorritxoen jokoa hobetu zen eta gola sartzeko aukera batzuk izan zituzten. Aukera argienak Martak eta Maitanek izan zituzten, baina ez zuten zorterik izan. Hainbat minutu pasa eta gero, Maitane, atezainaren aurrean bakarrik kokatu zen eta jaurtiketa egingo zuen momentuan atzelari batek bultzatu zuen eta lurrera bota zuen. Hala ere, epaileak ez zuen penaltia seinalatu.  

Partidako ezustekoa hirurogeita hamazazpigarren minutuan izan zen. Ekiñek baloia urruntzeko ahaleginean lurrera bota zen. Zoritxarrez atzelariaren buruak aurkari baten hankan eman zuen, ondorioz, Ekiñe konorterik gabe egon zen segundo batzuk. Artatuta izan ostean, CD Orduñako jokalariak partidua jolasten jarraitu zuen. Baina ezustekoa ez zen han bukatu, epaileak partiduaren amaiera seinalatu zuenean Ekiñe lurrera erori zen zorabiatuta.

Anbulantzia zelaira iritsi ostean jokalaria ospitalera ebakuatuta izan zen, hainbat proba egin zioten eta Ekiñek, zorionez, ez dauka lesiorik eta guztia ezer ezean geratu zen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide