CD Orduñako historian lortutako gol kopuru handiena erdietsu zuten asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Maider López 2017ko mar. 30a, 16:48

Urduñako neskek Ibaiondo zelaia bisitatu zuten Txitiren faltarekin. Tyerrik zuzendutako taldearen kapitaina taldeko golegilea da, hogeita bat golekin. Hala ere, taldeak ez zuen Txitiren falta igarri, urduñarrek 0-16 irabazi baitzuten partida.

Partidako lehen gola 10. minutuan heldu zen Olaitzek area kanpotik egindako jaurtiketa baten ondoren. Bigarrena 19. minutuan iritzi zen Maitanek area barrura sartzea lortu eta jaurtiketa egin eta gero. Hogeita bigarren minutuan Olaitzek hirugarren gola sartuko zuen, atzelaria atzean utzita eta area barruan jaurtiketa egin ostean.

36. minutuan Maiderrek laugarren gola sartu zuen, eta bi minutu geroago, Estik Maitanerekin korner bat jokatu zuen, Maitanek area barrura sartu ostean jaurtiketa egin zuen, baina bere jaurtiketa atezainak gelditu zuen. Hala ere, jaurtiketa ez zen han bukatu. Atezainak aldaratutako baloia Nekaneren oinetara iritzi zen eta baloia bultzatuz partidako bosgarren gola lortu zuen. 42. minutuan Ekiñek seigarren sartu zuen korner jaurtiketa belaunarekin errematatuta.

Bigarren zatian gol festak jarraitu zuen. 50. minutuan Ane atezainaren aurrean bakarrik geratu ostean jaurtiketa egin zuen CD.Orduña taldeari beste gol bat emateko. Minutu bat geroago Maitanek zortzigarren gola lortu zuen Olaitzekin egindako jokaldi politari bukaera ona emateko. Bi minutu geroago Olaitzek eta Maitanek, berriz, aurreko jokaldia errepikatu zuten, baina oraingoan Olaitz izan zen golegilea.

59. minutuan Maiderrek hamargarren gola eskuratu zuen abiaduraz joan eta jaurtiketa gurutzatuta egin eta gero. Hamar minutu pasa ondoren Estik area ertzetik falta jaurtiketa gauzatuta gol berria sartu zuen urduñako taldearentzat. Jarraian, Maitanek bere partidako hirugarren gola sartu zuen. Horrela markagailua 0-12 jarri zen. 

73. minutuan Maiderrek taldeko hamahirugarren gola sartu zuen, eta bi minutu geroago beste bat, bere partiduko laugarren gola, alegia.

79. minutuan Esti atezainaren aurrean bakarrik geratuko zen, erdilariak jaurtiketa egin zuen eta atezainak gelditu zuen, ondorioz, beste batean saiatu zen. Estiren jaurtiketa ate barruan sartu zen.

Gol festa ez zen han bukatu, azken minutuan Olaitzek hamaseigarren eta azken gola sartu zuen area barrutik egindako jaurtiketarekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide