Urduñako neskek garaipenarekin agurtu ziren Arbieto zelaitik. Gorritxoek hamar jokalariekin jokatu zuten Txitiren, Maiderren, eta Martaren lesioak zirela medio. Gainera, Maitane zigortuta zegoen.
Partidako laugarren minutuan kanpoko taldeak markagailuan aurretik jarri zen, baina hamazazpigarren minutuan, Anek partidua berdindu zuen Estik jaurtitako kornerra errematatu ostean.
Hogeita hirugarren minutuan Estik baloia ate barrura sartzea lortu zuen Estibalizekin jokaldi polita egin eta gero. Horrela markagailua bi eta bat jarri zuen.
Bost minutu geroago, Indautxuk partida berriz berdindu zuen, baina hogeita hamabosgarren minutuan Tyerrik zuzendutako taldeak markagailua bere alde jarri zuen Ekiñek Estik jaurtitako kornerra errematatu ondoren. Partida hiru eta bi zegoen unean atsedenaldira joan zen.
Bigarren zatian, hirurogeita hamargarren minutuan kanpoko taldeak markagailua berdintzea lortu zuen, berriz ere. Nahiz eta hamar jokalariekin egon, etxeko taldeak ez zuen amore eman eta laurogeita zazpigarren minutuan Anek taldearen laugarren gola sartu zuen.
Ezustekoak saihesteko, Ekiñek, berriz, beste gol bat sartu zuen buruz. Azkenean Tyerrik zuzendutako taldeak garaipena eraman zuen bost eta hiru irabazita.