Gorritxoek denboraldia bigarren postuan bukatu dute jadanik. Tyerrik zuzendutako taldeak ezin izan du pasaden denboraldian lortutako garaipena errepikatu. Denboraldian zehar lesio gehiegi egon dira eta partidu askotan taldeak jokalari gutxiagoekin joan behar izan du garaipena lortzera. Hala ere, taldeak zoritxarrei aurre egin ahal izan die eta ez ditu une batean ere ez besoak jaitsi.
Partidua hazi bezain pronto Anek bigarren zutoinean egindako erremate batekin partidua huts eta bat jarri zuen. Hamargarren minutuan etxeko taldeak partidua berdintzea lortu zuen zuzeneko falta batekin. Etxeko taldeak gola sartu eta hainbat minutu pasa eta gero, Maiderrek eta gero Estik bat eta hiru jarri zuten markagailua. Partiduko hogeita hamargarren minutuan markagailua 1-3 zegoen. Baina golak ez ziren han bukatuko, Estiren golaren ostean Berriotxoak markagailuan zegoen tartea laburtu zuen. Markagailua 2-3 zegoela, partidua atsedenera joan zen.
Bigarren zatian gorritxoak Berriotxoaren gainetik pasa ziren bederatzi gol sartzera heldu arte. Hala ere, Tyerrik zuzendutako taldeak gol gehiago sartzeko aukera izan zuten. Gol festa Estik, bi golekin, Olaitzek, beste bi golekin, Esti Dueñasek, gol bakarrekin, eta Ekiñek, gol bakarrarekin, bukatu zuten. Horrela eman zioten bukaera urduñatarrek denboraldi zail eta lehiakorrari.