Pasa den larunbatean Urduñako neskak joan ziren Miranda de Ebrora txapelketa polita jokatzera. Egun bero batean, Tyerrik zuzendutako taldeak txapelketako lehenengo hiru partidak irabazi zituen Berriotxoa, Betiko Neskak eta Ibaiondo taldeen aurka.
Trobajo del Camino taldearen kontra, berriz, partida hutsean amaitu zen. Azkenengo norgehiagokan, finalaurreko pasera joateko jokatzen zutenean, Urduñako neskek 1-4 galdu zuten.