Gorritxoek gol asko sartuta irabazi zuten pasa den larunbatean Aranbizkarra taldearen aurka jokatutako partida.
Tyerrik zuzendutako taldeak bi jokalari berriekin, Myriam eta Judit, aurre egin zion denboraldi-aurreko lehen partidari.
Gorritxoen lehen gola Txitik kapitaina sartu zuen, aurreko denboraldien erritmo golegilea mantenduz. Taldeko bigarren gola Marta sartu zuen korner jaurtiketa errematatuz.
Bigarren zatian beste lau gol heldu ziren, Olaitz, Esti, Esti Dueñas eta Martaren eskutik.