Eskubideen berdinketa posiblea da, eta badago itxaropena. Egun hauetan Danimarkako emakumezkoen futbol selekzioak gizonezkoen taldearekin dauden desberdintasunei aurre egin dio. Jokalari internazionalak ekonomia baldintzen hobekuntzak ziurtatzen dituen hitzarmen berri bat lortzeko asmoarekin altxatu dira. Mugimendu honen aurrean, Danimarkako gizonezkoen futbol selekzioko jokalariek beraien soldaten tarte bati uko egiteko borondatea aitortu dute, emakumeen baldintzak hobetzeko. Eskubideen erabateko berdinketa lortzeko asko geratzen bada ere, pauso txiki batzuk ematen goaz.
Bestalde, Bibiana Steinhaus arbitro alemaniarrak futboleko historiaren atalburu garrantzitsu bat idatzi zuen duela bi aste. Futboleko epailea lehen mailako partidu bat zuzendu duen lehen emakumea bihurtu zen.
Futbol munduan eragin handia izandako bi gertaera dira, eskubideen berdinketa lortzeko bidea erraztuko dutenak.