Pasaden igandean CD Orduñako neskek Ibaiondo Nerbioi taldearen aurka hasi zuten denboraldia. Tyerrik zuzendutako taldeak ezin izan zuen Arbieto zelaian puntu bat baino gehiago atera. Bilboko taldea markagailuan aurretik jarri zen lehenengo zatian. Hala ere, talde urdurrañak ez zuen amore eman eta partidua berdintzea lortu zuen bigarren zatian.
Tyerrik zuzendutako taldeak denboraldiko bigarren probari aurre egingo dio Ugao taldearen kontra. Ugaoko neskek txapelketako lehen partiduan huts egin zuten Basauriko Kimuak taldearen kontra.