Denboraldiko bigarren jaurdunaldia ez zen ondo joan CD Orduña taldearentzat. Denboraldiko lehen partiduan Tyerrik zuzendutako taldeak puntu bat lortu zuen Arbieton Ibaiondo Nerbioi taldearen aurka. Ugaoko neskek etxean jokatu zuten eta hori nabaritu zen. CD Ugao taldeak denboraldiko lehen hiru puntuak eskuratu zituen lehen partidua Basauriko Kimuak taldearen aurka bi eta huts galdu eta gero. Azkenean Ugao futbol taldeak bost eta huts irabazi zion Tyerrik zuzendutako taldeari.
Hurrengo larunbatean Arbietoko neskak Arratia "B" taldearekin neurtuko dira hiru puntuak lortzeko asmoarekin.