Pasaden larunbatean, urriak 28, CD Orduña taldea Arratiaren kontra neurtu zen Arbieto zelaian. Lehia handiko partidua izan arren, etxeko taldeak ezin izan zituen hiru puntuak Urduñan utzi. Nahiz eta partiduko momentu gehienetan galtzen joan, Tyerrik zuzendutako taldeak ez zuen amore eman eta ahalegin handia egin zuen markagailuari bira emateko. Ondorioz, CD Orduñako hainbat neskek muskulu-uzkurdura izan zuten. Azkenean, kanpoko taldea bi eta hiru gailendu zen.
Bestalde, Urduñako taldeak asteburu honetan atsedena hartuko du, eta hurrengo astean Ariz taldearen kontra jokatuko du Arbieto zelaian.
Nahiz eta denboraldia zorterik gabe hasi, pasa den larunbatean egindako ahaleginarekin jarraitzen badu, ez dago zalantzarik CD Orduñak taldeak denboraldi ona egingo duela.