CD Orduñak taldeak, aurreko jaurdunaldian, azaroak 12, bost eta bat irabazi zion Ariz taldeari. Basauriko taldearen kontra, Esti (bi gol), Ziortza (bi gol), eta Paula (gol bakarra) izan ziren goleatzaileak.
Pasaden asteko partidua, aldiz, ez zen hain ondo igaro. Tyerrik zuzendutako taldeak hainbat jokalarien falta nabarmendu zuen eta ezin izan zuen Sarriena zelaian hiru puntuak eskuratu.
Partidu hasieratik Leioako taldeak partiduaren kontrola eraman zuen eta hala islatu zen markagailuan. Leioako taldeak lau eta bat irabazi zion CD Orduña taldeari. Tyerrik zuzendutako taldeak golik jaso gabe hogeita bat minutu eutsi zuen, baina hogeita hamargarren minutuan etxeko taldea hiru eta huts irabazten zegoen jadanik. Esti Dueñasek tartea murriztu zuen Urduñaren gol bakarra sartzen, baina ez zen nahikoa izan.
Bigarren zatian CD Orduñak taldeak hobeto defendatu zuen,baina hala eta guztiz ere beste gol bat jaso zuen.
Hurrengo igandean Tyerri zuzendutako taldea Ezkurdi taldearekin neurtuko da hiru puntuak eskuratzeko asmotan.