Zapore txarra nahiz eta garaipena lortu

Erabiltzailearen aurpegia Maider López 2017ko abe. 17a, 11:21

CD Orduña taldeak denboraldi hasiera txarra gainditzeko asmoa dauka eta hala egiaztatu zen pasa den igandeko partidan. Tyerrik zuzendutako taldea Basauritar Emakumeak taldearen kontra neurtu zen hiru puntuak lortzeko ideiarekin. Nahiz eta hiru puntuak lortu, Arbietoko neskak zapore txarrarekin geratu ziren.

Pasa den igandean CD Orduña taldeak hiru puntuak lortzeko asmoz atera zen Arbieto zelaira. Partidako lehen ordu erdian Tyerrik zuzendutako taldea ez zen Basauritar taldearen zelaitik atera. Zazpigarren minutuan Ziortzak partidako lehen gola sartu zuen area barruan egindako erremate batekin.

Hogeigarren minutuan Estik bigarren gola eskuratu zuen, eta hogeita zortzigarren minutuan, Ane izan zen hirugarren gola sartzeko arduraduna; Orduñako erdilariak area kanpotik egin zuen jaurtiketa. 

Hortik aurrera CD Orduña arazoak izaten hasi zen. Hogeita hamaseigarren minutuan kanpoko taldeak gol distantzia murriztu zuen bere lehen gola sartuz. Bi minutu geroago, Txitik bere lesioarekin berriz eritu zen eta ordezkatua izan zen.

Orduñako kapitaina sei partidu jokatu gabe egon zen lesio berdina zela medio. Oraingoan, berriz ere, partidatik lesionatuta joan behar izan zen. Txiti ordezkatua izan ostean lortu zuen Basauritar Emakumeak taldeak bigarren gola.

Atsedenaren ostean gorritxoak oso ondo atera ziren, hortaz, hirurogeita zazpigarren minutuan Ziortzak laugarren gola sartu zuen. Hurrengo minutuan Estik azkenengo gola sartu zuen markagailua bost eta bi uzteko.

Markagailu onak lortzeko bolada jarraitzeko ideiarekin, gaur arratsaldeko 13:00etan Tyerriren taldea pasa den partiduaren ostean geratutako zapore txarra kentzea saiatuko da Ibaiondo Nerbioi taldearen kontra. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide