Pasa den igandean Tyerrik zuzendutako taldea Arratia “B” taldearekin neurtu zen Urbide- Igorre zelaian. Igorreko neskak sailkapeneko lehen postuan daude, Orduñakoak, aldiz, seigarrenean. Eta hala islatu zen markagailuan, etxeko taldeak zortzi eta huts galdu zuen Arratia “B” taldearekin.
Bestalde, Tyerrik zuzendutako taldeak asteburu honetan atsedena izango du. CD Orduñak hamar punturekin sailkapeneko seigarren postuan dago, azkenengo postuan dagoen taldeari sei puntu ateratzen dizkio. Hurrengo asteburuan, Arbietoko neskak Ariz taldearekin neurtuko dair Basauriko nesken zelaian. Ikusiko dugu ea markagailu onak iristen diren.