Hiru puntu eta hiru gol gogo-aldartea igotzeko

Erabiltzailearen aurpegia Maider López 2018ko urt. 26a, 20:40

CD Orduñako neskek gol baten ospakizunean.

Pasaden igandean CD Orduñak taldeak bat eta hiru irabazi zion Ariz taldeari. Duela bi aste Arratia “B” taldearekin 8-0 galdu eta gero, Tyerrik zuzendutako taldeak garaipen bat behar zuen gogo-aldartea igotzeko. Basauriko taldearekin lortutako hiru puntuei esker Arbietoko neskek sailkapeneko azkenengo hiru postuetatik urruntzea lortu du. Nolanahi ere, sailkapeneko lehenengo lau postuak zazpi puntutara daude.

Asteburu hau kontuan hartuz, Tyerrik zuzendutako taldeari lau partidu geratzen zaizkio denboraldiko lehen partea bukatzeko. Igandean, arratsaldeko bostetan, CD Orduñak taldeak Leioako Emakumeak taldearen kontra neurtuko da, Arbieto zelaian, beste hiru puntu lortzeko ideiarekin. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide