Pasa den astean Orduñako neskak Leioako Kimuak taldearekin neurtu ziren Arbieto zelaian. Aiaraldeko neskak hiru puntuak lortzeko ideiarekin atera ziren, baina ez zuten zorterik izan. Etxeko taldeak bat eta sei galdu zuen. Emaitza txarrak ez ziren Leioako nesken kontra bukatu, atzo arratsaldean Tyerrik zuzendutako taldeak zortzi eta bat galdu zuen “Ezkurdi A” taldearen aurka.
CD Orduñak sailkapeneko seigarren postuan dago hamahiru punturekin. Tyerriren taldeari bi partida geratzen zaizkio denboraldiko lehenengo partea bukatzeko. Arbietoko neskek azkenengo bi partidetan emaitza onak lortzen saiatuko dira atzoko partiduaren ondoren daukaten zapore txarra kentzeko.