Duela bi urte Tyerrik zuzendutako taldeak Bizkaia Kopa txapelketa irabazi zuen. Hori dela eta, Arbietoko neskek gauza politak lortzea espero dute txapelketa honetan. Hala ere, denboraldiko bigarren atal hau ez da espero bezain ondo hasi.
Aste honetan, CD Orduña taldea Erandioko Betiko “B” taldearekin neurtuko da. Tyerrik zuzendutako taldea puntuak gehitzen hasi behar du txapelketa irabazteko aukerak izateko. Sinesteko arrazoiak daude eta hala egingo dute Urduñako neskek.