Gutxietsiei aurre egiten

Erabiltzailearen aurpegia Maider López 2018ko api. 12a, 12:55

“Sexu ahula da”, “ezinezkoa da beraientzat”, “ezin da emakumeen merituak gizonezkoekin konparatu”. Ez dira adierazpen bakanak, bizitzan zehar kirola praktikatu duten emakume gehienek behin baino gehiagotan entzun behar izan dituzten esaldiak baizik. Urteak pasa ahala adierazpen horiek gezurrak direla frogatu da.

Mireia Belmonte, Garbiñe Muguruza, Edurne Pasaban, Lydia Valentín... elitean lehiatzea eta irabaztea lortu duten makina bat emakumeren izenak. Kirolari hauek emakumeek kirolean garrantzi handia dutela erakutsi dute, ez da sexu ahula, ez da ezinezkoa beraientzat, emakume kirolariek eskuratzen dituzten lorpenak gizonezkoekin erkatu daitezke.

Hala eta guztiz ere, emakume kirolariek gizonak baino askoz gutxiago irabazten dute eta gizonak baino gutxiago ateratzen dira komunikabideetan.

Emakumeen Nazioarteko Egunean, martxoaren 8an, bostehun kirolarik baino gehiagok sinatu zuten kirolean berdintasunaren aldeko adierazpena. Idazki horretan hainbat gauza eskatu zituzten, esaterako: hedabideetan gehiago agertzea, emakume kirolariei lan-legepeko kontratuak egitea, edota emakume eta gizon kirolarien lan baldintzak parekatzea.

Eskubideen berdintasunaren alde asko garatu arren, badago itxaropen hori lortzeko eta badaude kalitate handiko emakume kirolaria.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide