Duela bi aste Arbietoko neskek bat eta hiru irabazi zioten sailkapenean lehenengo postuan dagoen taldeari, Enkarterri Neskak. Pasaden asteko partiduan ez ziren gauzak asko aldatu, Aiaraldeko neskek hamaika eta huts irabazi zuten Ezkurdi “B” taldearen kontra. Gaur, arratsaldeko 15.30 etan Tyerrik zuzendutako taldeak Leioako Emakumeak taldearekin neurtu da Sarriena zelaian. CD Orduñak taldeak bana geratu da Leioako taldearekin, horrela, sailkapeneko hirugarren postua betetzen du, hamar punturekin.
Hiru jaurdunaldi geratzen dira Bizkaia Kopa txapelketa bukatzeko eta Aiaraldeko neskek duela bi urte irabazi zuten txapelketa berriz irabazteko aukerak dituzte.