Txitik, Athleticen hiru denboraldi egon ostean, hamabi denboraldi jokatu ditu Arbietoko taldearekin. Futbol zelaian mila minutu eman ostean, CD Orduñako kapitainak futbola alde batera uztea erabaki du. Baina bere futbol ibilbidea ez da jokalari moduan bakarrik bideratu, 2014-2015 denboraldian CD Orduñako nesken bigarren taldea entrenatu baitzuen Txitik.
Emma Ferreira, bere partez, hamabi denboraldi egon da CD Orduñaren atzelaria izaten. Burgoseko atzelaria, segurtasun eta konfiantza handia eman zion taldeari. Ekiñe Zorrilla bezala, bi atzelarien artean Arbietoko taldean defentsa trinkoa osatzen zuten. Ekiñek, Amurrio Club taldean hiru denboraldi jokatu ostean, zazpi denboraldi jokatu ditu Tyerrik zuzendutako taldearekin.
Futbola alde batera uztea erabaki duten hiru jokalari garrantzitsuk. Etapa baten amaiera hiru jokalari bikainentzat.