CD Orduñak taldeak denboraldia bideratzea lortu du eta garaipen boladari ongietorria egin zion pasa den larunbatean Urretxindorra IK. taldeari irabazi ondoren. Arbietoko neskek partidua huts eta bi irabazten hasi ziren Iberlanda Javier Escalza zelaian, Esti Dueñasek eta etxeko jokalari batek nahigabe bere atean gola sartu ostean. Baina gorritxoak ez ziren atsedenera markagailu horrekin joango, etxeko taldeak gola sartzea lortu zuen, bigarren zatira joan baino lehen.
Partiduko bigarrean zatian Tyerrik zuzendutako taldea garaipena eramateko jarrerarekin atera zen eta hala egingo zuen. CD Orduñak hirugarren gola sartu zuen Paula Zarateren bitartez. Jokalari gaztea, taldeko golegilea, hiru gol daramatza denboraldian. Nahiz eta golarekin lasaiago geratu, partiduko azkenengo jokaldian Urretxindorra IK. taldeak bigarren gola sartu zuen.
Hurrengo larunbatean Urduñako neskek, denboraldiko seigarren jardunaldian, Mungia taldearekin jokatuko dute Arbieto zelaian. Ikusiko dugu ea Nerbioi taldeko neskek garaipen boladari jarraipena ematen dioten.