CD Orduñako neskek denboraldia bideratzen hasi dute azkenengo bi garaipenei esker. Tyerrik zuzendutako taldeak salto handia eman du sailkapenean zortzigarren postuan kokatu arte.
Azkenengo hiru puntuak Mungia taldearen aurka lortu zituen pasa den larunbatean Arbieto zelaian. Etxeko taldea Aneren golarekin aurreratu zen markagailuan. Horrela, CD Orduñako jokalari gaztea denboraldian golegile moduan estreinatu zen.
Bigarren zatia lehenengoa bezain ondo joan zen gorritxoentzat. Tyerrik zuzendutako taldea ez zen markagailu horrekin konformatu eta bigarren golaren bila atera zen. Nekanek izan zen egungo bigarren golegilea. CD Orduñako atzelaria korner jaurtiketa bat buruz errematatuta gola lortu zuen.
Hurrengo igandean, goizeko hamarretan, Arbietoko neskak Leioako Emakumeak “B” taldearekin neurtuko dira Sarriena zelaian garaipen boladari jarraiera emateko asmoarekin.