Pasa den larunbatean CD Orduña taldea ez zen elkarren segidako laugarren garaipena lortzeko kapaza izan Arratia taldearen aurka. Gorritxoak huts eta bat galtzen hasi ziren lehenengo zatian. Bigarren zatian ez ziren gauzak asko aldatu nahiz eta Tyerrik zuzendutako taldea hobeto atera Urbieta-Igorre zelaira eta berdinketa bilatzen saiatu. Partiduko aukera argia Maiderrek izan zuen jaurtiketa gogorra egin ostean, Arbietoko jokalaria ez zuen zorterik izan eta baloia langan jo zuen. CD Orduñako neskek erritmoa hartu zutela zirudien momentuan, etxeko taldearen golak iritsi ziren. Arratiak huts eta lau irabazi zion Tyerrik zuzendutako taldeari, urduñarren laugarren garaipen jarraia saihestuz.
Hurrengo igandean, abenduak 9, CD Orduña Basauritar Emakume taldearekin neurtuko da Arbieto zelaian. Tyerrik zuzendutako taldea denboraldiko laugarren garaipena lortzen saiatuko da sailkapeneko azkenengo taldearekin.