Duela bi aste Tyerrik zuzendutako taldea Basauriko Kimuak taldearekin neurtu zen Artunduaga zelaian. Nahiz eta hainbat aukera izan, Arbietoko neskak bana geratu ziren Paula Zarateren golari esker.
Gauzak asko aldatu ziren hurrengo pasa den igandeko partidan. CD Orduñak 2018ko azkenengo partida jokatzen zuen Elorrio taldearen aurka. Hori jakinez, gorritxoek ganaipena bilatzera atera ziren Arbieto zelaira. Aiaraldeko neskak partidua ez zuten ondo hasi. Partiduko lehenengo minutuan kanpoko taldea markagailuan aurretik jarri zen. Baina poztasuna ez zen asko iraun Elorrio taldeari, hurrengo minutuetan Maider partidua berdintzea lortu zuen. Maiderren gola ez zen lehenengo zatiko gol bakarra izan etxeko taldearentzat, Paula Zaratek Arbietoko nesken bigarren gola eskuratu zuen markagailua 2-1 jartzeko. Atsedenaren ondoren Ane Velez partidua burutu zuen markagailua 3-1 jarriz.
Hortaz, CD Orduñak sailkapeneko seigarren postuan kokatu zen, bosgarren postuan dagoen taldearekin berdinduta. Hurrengo astean, Tyerrik zuzendutako taldeak Ariz taldearekin neurtuko da sailkapenean beste salto bat egiteko asmoarekin.