Pasa den larunbatean Tyerrik zuzendutako taldea Ariz taldearekin neurtu zen Soloarte zelaian. Partidua ez zen ondo hasi Arbietoko neskentzat. Esti Dueñasen gola ez zen nahikoa izan etxeko taldearen bi golen aurrean. Lehenengo zatia bi eta bat bukatu zen Basauriko taldearen alde.
Bigarren zatia, aldiz, hobeto hasi zen CD Orduña taldearentzat. Bigarren zatiko lehenengo minutuetan Paula Zaratek partidua berdintzea lortu zuen. Hala eta guztiz ere, etxeko taldeak beste bi gol sartu zituen markagailua lau eta bi jartzeko.
Arbietoko neskak markagailu horrekin sailkapeneko zazpigarren postuan kokatu dira hamazazpi punturekin. Hurrengo larunbatean Tyerrik zuzendutako taldea Adiskideak taldearekin neurtuko da Arbieto zelaian, hiru puntuak lortzeko asmoarekin.