CD Orduñak ez du eskuineko hankarekin hasi urtea. Duela bi aste Ariz taldearekin lau eta bi galdu eta gero Arbietoko neskei Adiskideak taldearekin neurtzea egokitu zitzaien pasaden astean. Gauzak ez ziren asko aldatu partidu batetik bestera nahiz eta lehenengo zati gehiena golik jaso gabe egon. Atsedenera joateko minutu bat geratzen zen unean Tyerrik zuzendutako taldeak gol bat jaso zuen Adiskideak taldearen aldetik.
Bigarren zatia aldapan gora jarri zitzaion CD Orduña taldeari. Ollargan-Arrigorriagako taldea beste hiru gol sartu zituen bigarren zatian zehar. Horrela, Arbietoko neskak sailkapeneko erdiko postuan kokatu dira denboraldiko lehenengo zatia agurtzeko.
Hurrengo larunbatean Tyerrik zuzendutako taldea denboraldiko bigarren parteko lehenengo partiduan neurtuko da Ugao taldearekin. Ugaoko neskak denboraldiko partidu guztiak irabazi dituzte eta, hori dela eta, sailkapeneko lehenengo postuan kokatu dira.