Pasa den larunbateko partidua ez zen partidu erraza izan Tyerrik zuzendutako taldearentzat, urte berriko lehenengo bi partiduak galdu eta gero sailkapeneko lehenengo taldearekin neurtzea egokitu zitzaion eta.
Partiduko zailtasunak kontuan hartuz, Arbietoko neskak irmotasunez atera ziren zelaira gol aukerak bilatzen. Gol aukera argiena Paula Zarateren eskutik etorri zen, baina bere jaurtiketa atetik kanpo joan zen. Lehenengo zatia bat eta huts bukatu zen Ugao taldearen alde. Bigarren zatian ez ziren gauzak asko aldatu nahiz eta Arbietoko neskek ahalegin handiak egin. Azkenean, Ugaoko neskek hiru puntuak eraman zituzten partidua bi eta huts irabazi ostean. Garaipen horrekin, Arandiako taldeak denboraldi honetan jokatu dituen partidu guztiak irabazi ditu.
Hurrengo igandean, Tyerrik zuzendutako taldeak Arripurenen kontra jokatuko du Durangoko Tabira zelaian. Arbietoko neskek Ugao taldearekin lortutako sentsazio onetaz baliatzea saiatuko dira hiru puntuak lortzeko asmotan.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide