Tyerrik zuzendutako taldeari denboraldia aldapan gora jarri zaio urte berriaren hasiera honetan. Arbietoko neskek 2019an jokatu dituzten partidu guztietan porrota eskuratu dute. Urte hasiera txar hau hiru partiduetan hainbat puntu eskuratu ostean ailegatu da Aiaraldeko neskentzat. Azkenengo behaztopa pasaden igandean izan zen Arripu taldearen kontra. Durangoko taldea, sailkapeneko hirugarrena, Tyerrik zuzendutako taldea gailendu zuen hainbat gol sartuta.
Lehenengo zatia bi eta huts bukatu zen Tabirako taldearen alde. Bigarren zatian ildo berbera jarraitu zuen, Arripu taldeak beste hiru gol sartu zituen partidua bost eta huts jartzeko. Partiduko azken atala ez zen erraza izan bi taldeentzat, eguraldia kontran jarri zen eta euri eta txingorrez tindatu zituen partidako azkenengo minutuak.
Bihar arratsaldean Arbietoko neskak egoerari buelta ematea saiatuko dira Ibaiondo Nerbioi taldearen kontra garaipena lortuz.