Pasa den larunbatean Tyerrik zuzendutako taldea Ibaiondo Nerbioi taldearekin neurtu zen Arbietoko zelaian. Partidua etxeko taldearen alde jarri zen Rekaldeko taldearen jokalari batek bere atean gola sartu ostean. Nahiz eta abantaila horrekin egon, Aiaraldeko neskek ez ziren bigarren gola sartzeko kapazak izan eta hori larrutik ordaindu zuten. Lehenengo zatia bukatzeko lau minutu geratzen zirenean kanpoko taldeak partidua berdintzea lortu zuen.
Bigarren zatiko azkenengo tartea aldapan gora jarri zitzaion CD Orduña taldeari markagailuan atzetik jarriz. Kanpoko taldeko hirugarren gola partidako azkenengo minutuan heldu zen jokozaina Bilboko taldearen alde penaltia adierazi eta gero.
Hurrengo igandean Arbietoko neskak Txurditarra taldearekin neurtuko dira garaipen dinamika berriz hartzeko ideiarekin.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide