Pasaden igandean CD Orduñak ezin izan zuen Txurditarra taldearekin bodala txarrari bukaera eman. Ibarsusiko taldea sailkapeneko bigarren postuaz arduratu da, Ugao taldearen atzetik. Partiduko lehenengo zatia 2-0 bukatu zen Bilboko taldearen alde. Bigarren zatian etxeko taldearen erritmoa igo zen markagailua 7-0 jarri arte. Porrot horrekin Tyerrik zuzendutako taldeak elkarren segidako seigarren porrota erdietsi zuen.
Arbietoko neskak sailkapeneko hamargarren postuan kokatuta daude hamazazpi punturekin. Hurrengo larunbatean Aiaraldeko neskek Urretxindorra IK. taldearekin neurtuko dira berriz erritmo ona hartzeko asmoarekin. CD Orduñako neskek partidua irabazten badute, Adiskideak, Ibaiondo Nerbioi, Elorrio “B” eta Leioako Emakumeak “B” taldeetara hurbilduko dira, talde hauek lau eta bost puntu gehiago baitituzte.