aiaraldea.eus

Batean kale, bestean bale

Erabiltzailearen aurpegia Maider López   Kirola

Azkenengo bi partiduetan CD Orduñak garaipen eta porrot bana eskuratu ditu. Bi partiduen ondorioz Arbietoko neskak ahoan zapore goxoarekin geratu dira nahiz eta jokatutako azkenengo partiduan irabazi ez.

Duela bi aste Aiaraldeko neskak Leioako Emakumeak “B” taldearekin neurtu ziren Arbieto zelaian. Tyerrik zuzendutako taldea aurreko partiduko porrotaz ahaztu zen partidua hiru eta bi irabaziz. CD Orduñako golegileak Esti Dueñas, Paula López eta Maider izan ziren.

Pasaden asteko partidua ez zen hain ondo joan Ane buru duen taldearentzat. Ez zen partidu erraza izan Arbietoko neskentzat, taldeko hainbat jokalari falta baitziren. Hala ere, taldeak ondo erantzun zien ezbeharrei partidu bizi eta zail batean. Arratia taldeak aurrean jarri zen eta markagailua 2 eta 0 bukatu zen. Nahiz eta markagailua ona ez izan, CD Orduñako kideak zapore onarekin geratu ziren ahoan.

Hurrengo larunbatean, arratsaldeko bostetan, Aiaraldeko neskak Basauritar Emakume taldearekin neurtuko dira Artunduaga zelaian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa