Arbietoko neskak azkenengo bolada ona izaten ari dira nahiz eta Arratia taldearen aurka punturik ez eskuratu. Porrota horren ostean, Tyerrik zuzendutako taldeak Leioako Emakumeak “B” taldearekin jokatu zuen eta taldeko irmotasuna emaitzan islatu zen. Partidu horretan lortutako hiru puntuak Aiaraldeko neskak pasaden asteburutako prestatu zituzten.
CD Orduñako neskek Basauritar Emakumeak taldearen kontra jokatu zuten Artunduaga zelaian. Partidua Arbietoko nesken alde jarri zen eta markagailua huts eta bi emaitzarekin joan zen atsedenera, Paula López eta Maiderren golei esker. Bigarren zatian Maiderrek bere bigarren gola sartu zuen markagailua huts eta hiru jarriz. Aiaraldeko taldearen kapitaina, Ane Velez, hurrengo bi golak lortu zituen. Lehenengoa penalti jaurtiketa baten bitartez eta bigarrena area kanpotik egindako jaurtiketa ikaragarri baten bitartez. Partidua ez zen markagailu horrekin bukatuko. Orduñako neskek seigarren gola lortuko zuten Esti Urruelak korner jaurtiketa bat errematatuz.
Emaitza horrekin Tyerrik zuzendutako taldeak denboraldiko zortzigarren garaipena eskuratu zuen eta 26 punturekin kokatu da sailkapeneko bederatzigarren postuan. Hurrengo igandean Arbietoko neskak Basauriko Kimuak taldearekin neurtuko dira arratsaldeko zazpietan bederatzigarren garaipena lortzeko asmoarekin.