Pasaden igandean CD Orduñak Basauriko Kimuak taldearekin neurtu zen Artunduaga zelaian aurreko jardunaldian Basauritar Emakume taldearen aurka huts eta sei irabazi ostean. Partiduko lehenengo zatian ez zen markagailua mugitu. Bigarren zatira arte itxaron beharko genuen partiduko gol guztiak ikusteko.
Basauritar Emakume taldeak izan zen partiduko lehenengo gola sartuko zuena, Tyerrik zuzendutako taldeari gola sartzen behartuz. Aiaraldeko neskek hainbat alditan partidua berdintzen saiatu zen eta azkenean lortu zuen. Partidua bukatzeko hamar minutu baino gutxiago geratzen zirenean, CD Orduñako neskek partidua berdintzea lortu zuten Maiderrek Olaitzek jaurtitako falta bat errematatuz. Zoritxarrez partidua ez zen markagailu horrekin bukatuko. Partiduko azkenengo minutuan etxeko taldeak area kanpotik egindako falta baten bitartez markagailua bat eta bi jartzea lortu zuen. Tyerrik zuzentutako taldeari zapore gazi-geza geratu zitzaion egindako ahaleginak partidua berdintzea edota irabaztea balio izan ez zitzaiolako.
Hurrengo igandean, arratsaldeko bostetan, Arbietoko neskek Elorrio “B” taldearekin neurtuko dira Eleizalde zelaian. Elorrioko taldeak CD Orduñak baino hiru puntu gehiago ditu. Hurrengo asteburuko partiduarekin hiru partidu geratzen dira denboraldiari agur esateko.