Arbietoko neskak ez dira sortearekin topatu jokatu dituzten azkenengo bi partiduetan. Lehenengo porrota Basauriko Kimuak taldearekin pairatu zuten Arbieto zelaian. Bigarren porrota pasaden asteburuan izan zuten sailkapeneko zazpigarren taldearekin, Elorrio “B”. Aiaraldeko neskek, hamargarren postuan 26 punturekin, lau eta huts galdu zuten Elorrioko nesken aurka.
Bi partidu geratzen dira denboraldia bukatzeko eta CD Orduñak bi garaipen lortzen saiatuko da denboraldia eskuineko hankarekin bukatzeko. Asteburu honetan Tyerrik zuzendutako taldea Ariz taldearekin neurtuko da Arbieto zelaian eta hurrengoan, denboraldiko azkenengo jardunaldian, Adiskideak taldearen kontra. Bi partidu eta helburu bakarra: denboraldia zapore gozoarekin bukatzea.