Pasaden igandean Tyerrik zuzendutako taldeak denboraldiko azkenaurreko partidua jokatu zuen Arbieto zelaian. Partidua aldapan gora jarri zitzaien Aiaraldeko neskei Basauriko taldeak huts eta bat markagailuan aurretik jarri zenean. Bigarren zatia erabat aldatu zen gorritxoentzat. Partiduko bigarren tartea hasi bezain pronto Ariz taldeak zelai erditik atzerantz atera zuen eta atzelariak atezainari emateko momentuan Maiderrek baloia berreskuratu zuen berdinketaren gola lortzeko.
Bigarren zatiko hirugarren minutuan Olaitzek falta bat bota zuen, Esti Dueñasek buruz orraztu ondoren Ane Velezek jaurtiketa egin zuen taldeko bigarren gola lortuz. CD Orduñako hirugarren gola modu berean iritzi zen. Horrela, bigarren zatiko zazpigarren minutura heldu baino lehen, Arbietoko neskak markagailuan 3 eta 1 aurretik zeuden. Partidu oso ona izan zen Tyerrik zuzendutako talderentzat. Garaipen horrekin denboraldiko azkenengo partidurako prest daude denboraldiari modu onenean amaiera emateko.