Pasaden astean Tyerrik zuzendutako taldeak ´Lurraldeko Lurralde Maila’ txapelketari amaiera eman zioten Adiskideak taldearen aurka. Lehenengo zatia binako berdinketarekin bukatu zen, Ane Velezen, taldeko kapitainaren, eta Paularen golei esker.
Bigarren zatia aldapan behera jarri zitzaion Arbietoko taldeari eta partidua lau eta bi bukatu zen Montefuerteko nesken alde. Horrela, CD Orduñak denboraldiko tarte garrantzitsuari amaiera eman zion hamargarren postuan geratuz 29 punturekin.
Aiaraldeko neskek beste hiru partidu jokatuko dituzte ligako beste multzoan antzeko postuetan geratu diren hiru talderekin. Lehenengo partiduan, hurrengo igandean, Adiskideak taldearekin neurtuko dira. Bigarrena Leioako Emakumeak taldearen aurka jokatuko dute eta hirugarrena -azkena- Berrio-Otxoa taldearen kontra.