aiaraldea.eus

Ezusteko hasiera

Erabiltzailearen aurpegia Maider López   Kirola

Denboraldiko bigarren zatia ez da ondo hasi CD Orduña taldearentzat. Jokatutako lehenengo partidua espero zutena baino askoz txarrago igaro zen.

Pasaden igandean Arbietoko neskek denboraldiko bigarren zatiari hasiera eman zioten. Bigarren atal honetan hiru partidu jokatuko dira ligako beste multzoan antzeko postuetan geratu ziren taldeekin. Lehiatutako lehengo partidua ez zen Aiaraldeko neskek espero zuten moduan igaro. Tyerrik zuzendutako taldeak Adiskideak taldearekin neurtu zen Montefuerte zelaian.

Nahiz eta etxeko taldea bat eta huts irabazten joan, CD Orduñak markagailuari buelta ematea lortu zuen Paula Zarateren bi golekin eta markagailu horrekin atsedenera joan ziren. Bigarren zatia erabat aldatu zen. Etxeko taldeak erritmoa igo zuen eta hori markagailuan islatu zen. Partidua zortzi eta bi bukatu zen Leioako nesken alde.

Hurrengo asteburuan CD Orduña Leioako Emakumeak taldearekin neurtuko da Sarriena zelaian. Eta hirugarren -eta azken- partidua hurrengo astean jokatuko dute Berrio-Otxoaren aurka.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa