Pasaden igandean Arbietoko neskak Leioako Emakumeak taldearekin neurtu ziren denboraldiko bigarren zatiko bigarren partiduan. Lehenengo zatia bat eta huts bukatu zen Leioko nesken alde. Bigarren zatia erabat aldatu zen CD Orduñarentzat. Leioako neskek nagusitasuna erakutsi zuten eta bigarren zatian beste zazpi gol sartu zizkioten Tyerrik zuzendutako taldeari. Porrot zabala denboraldiko bigarren zatiko bigarren eta azkenaurreko partiduan.
Hurrengo igandean, arratsaldeko seietan, CD Orduña Berrio-Otxoarekin neurtuko da Arbietoko zelaian. Partidu horrekin, Aiaraldeko neskek denboraldiari bukaera emango diote hiru puntuak lortzen saiatuz.