Pasa den igandean Aiaraldeko neskek Berrio-Otxoa taldearekin neurtu ziren denboraldiko azkenengo partidan. Gorritxoen lehenengo gola Olaitzek sartu zuen partidako lehenengo zatian.
Jokalari gaztearen golaren ostean, Esti Urruelaren lesioa heldu zen. Jokalari urduñarrak belauna bihurritu zuen eta ospitalera eraman behar izan zuten. Lesioaren ondorioz, Tyerrik zuzendutako taldeak beste bi gol sartu zituen, golegileak Esti Dueñas eta Paula Zarate izan ziren.
Markagailua hiru eta hutsarekin joan ziren atsedenaldira. Bigarren partean gauzak aldatu ziren Arbietoko neskentzat. Bilboko neskek gol bat sartu eta gero, etxeko taldeak laugarren gola sartzeko aukera izan zuen, baina Paula Zaratek ezin izan zuen atezaina gainditu.
Jokaldi horren ondoren, kanpoko taldeak bigarren gola sartu zuten. Bigarren zatiko berrogeita hirugarren minutuan, partida bukatzear zegoenean, Berri-Otxoak partida berdintzea lortu zuen. Partidako bigarren zatiek ez diote zorterik ekarrik Arbietoko neskei.
Puntu horrekin CD Orduñak denboraldiari agur esan zion ekainean Cristina Castilloren omenez jokatuko den futbol 8 txapelketan begirada jarriz.