[IRITZIA] Emakume jokalarien eskubideak eta hurrengo belaunaldien etorkizuna borrokatzen

Erabiltzailearen aurpegia Maider López 2019ko aza. 13a, 07:00

Realak eta Athleticek Anoetan jokatutako derbi baten irudia. / Laliga.com

Emakumezkoen futbol ligan historian zehar ez da inoiz grebarik egon. Orain, lehenengo hitzarmen kolektiboa bultzatzeko helburua dela medio, azaroaren 16 eta 17tik aurrera, jokalari profesionalak mugagabeko grebari ekingo diote. Urte batean zehar onuragarriak izan ez diren 18 bilera izan ostean, Primera Iberdrola txapelketa osatzen duten jokalariek, grebara jotzea erabaki dute beraien eskubideak eta emakumezkoen futbolaren etorkizuna jokoan dagoelako.

Nahiz eta merituak egin, futbolista profesionalek ez dute langabeziaz gozatzen eta jokalari gehienen alderdikeria ez da %75era heltzen. Gezurra dirudi albistegietan daukaten protagonismoa eta azkenengo urtean lortu diren helburuak kontuan hartzen badira. Zoritxarrez, emakume jokalariek futbolaz bizitzeko zailtasun gehiegi aurkitzen dituzte.

Urriaren 28an egin zen bileran hitzarmen esanguratsuetara heldu ez zirenez, Madrilen urriak 22an proposatu zena aurrera eramatea erabaki zen. Kontuan hartu behar da, Madrilen ospatu zen bileran, 180 jokalarik hartu zutela parte eta horien %93a grebara joatearekin ados zegoela. Ainhoa Tirapu, Athletic Clubeko kapitaina eta AFE futbolarien elkarteko emakumeen batzordeko presidenteordea, izan zen bileraren bozeramailea. “Gure denboraren ehuneko ehunean gara futbol jokalariak”, azaldu zuen Iruñeko jokalariak.

Pauso bat aurrera emateko momentua heldua da emakume jokalarien eskubideak eta hurrengo belaunaldien etorkizuna jokoan daudelako.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide