Emakumezkoen futbol ligan historian zehar ez da inoiz greba bat izan. Orain, lehenengo
hitzarmen kolektiboa bultzatzeko helburua dela medio, azaroaren 16 eta 17tik aurrera, jokalari
profesionalak mugagabeko grebari ekingo diote. Urte batean zehar onuragarriak izan ez diren
18 bilera izan ostean, Primera Iberdrola txapelketa osatzen duten jokalariek, grebara jotzea
erabaki dute beraien eskubideak eta emakumezkoen futbolaren etorkizuna jokoan dagoelako.
Nahiz eta merituak egin, futbolista profesionalek ez dute langabeziaz gozatzen eta jokalari
gehienen alderdikeria ez da %75era heltzen. Gezurra dirudi gaurkotasun-albisteetan daukaten
protagonismoa eta azkenengo urtean lortu diren helburuak kontuan hartzen badira.
Zoritxarrez, emakume jokalariek futbolaz bizitzeko zailtasun gehiegi aurkitzen dituzte.
Urriak 28an ospatu zen bileran hitzarmen baliotsuetara heldu ez zirenez, Madrilen urriak 22an
proposatu zen borondatea aurrera eramatea erabaki zen. Kontuan hartu behar da, Madrilen
ospatu zen bileran, 180 jokalari hartu zutela parte eta horien %93a grebara joateko adoz
zeudela. Ainhoa Tirapu, Athletic Clubeko kapitaina eta AFE futbolarien elkarteko emakumeen
batzordeko presidenteordea, izan zen bileraren bozeramailea. “Gure %100 denboran futbol
jokalariak gara”, horrela azaldu zuen Iruñeako jokalariak. Pausu bat aurrera emateko
momentua heldua da emakume jokalarien eskubideak eta hurrengo belaunaldien etorkizuna
jokoan dagoelako.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide