IRITZIA

Okerreko bidea jarraitzen

Erabiltzailearen aurpegia Maider López Echabe 2025eko azaroaren 10a

Duela hilabete batzuk hausnarketa egitera eraman ninduen liburu bat irakurri nuen. Seme-alabak baloi baten atzetik korrika ikusteak haurtzaroko oroitzapenak pizten zizkion egileari, futbol-zelai batean mundua aurkitzea sentiarazten ziona gogoratuz.

Kontaketan idazleak futbola eta, zehazkiago, Athletic bereizten duen kontzeptu bat azpimarratzen zuen: pasioa. Nahiz eta, urteetan zehar, emozio honek futbolaren eta talde askoren motorra izan, gaur egun, badirudi negozioa eta dirua bigarren planoan utzi dutela. 

Lehen mailako partiden sarrerak eta taldeen janzkerak, besteak beste, prezio neurrigabeak dituzte. Baina ez hori bakarrik, partiden ordutegiak erabakitzean ez dira zaleen iritzia, beharra eta betebeharrak kontuan hartzen. Zaleak futbolaren motorra direla suposatzen bada, zergatik jokatzen dira oraindik partidak astelehenetan, gaueko 21:00etan? 

Orain dela hilabete gutxi batzuk, LaLiga partida bat Miamin jokatzea negoziatu zuen. Helburua? Espainiako futbola ikus-entzule guztiei hurbiltzea eta lehiaketaren nazioarteko proiekzioa indartzea. Baina horren atzean interes ekonomiko hutsa dago: euro gehiago lortzea, zaleen eta tokiko futbolaren izaera alde batera utzita. Azkenean, zorionez, partida dagokion tokian jokatuko da: Villarealen.

Bestalde, aurtengoarekin, 6 urte daramatzate Saudi Arabian euskal taldeak presentzia daukaten lehiaketa bat jokatzen. Zer zentzua du horrek? Erabaki horien atzean dauden askok pentsa dezaketenaren kontra, denak ez du balio. Horri, gehitu behar zaio LaLigako sarrera baten batez besteko prezioa bost liga nagusien artean garestiena dela. Nola da posible LaLiga munduko ligarik onena baino garestiagoak diren sarrerak saltzea?

Argi dago: futbolak interes ekonomikoaren eta zaleekiko errespetuaren arteko oreka bat aurkitu behar du. Zentzugabekeria litzateke, eta are gehiago bizi garen sisteman, lehenbizikoak duen garrantzia ukatzea, baina bigarrena galdu gabe. Ikus daitekeenez, jarraitzen ari den bidea ez da egokiena.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide