Masa-kirola den futbolak zalearen bi aurpegi ateratzeko gaitasuna du. Duela hiruzpalau aste, bai hedabideak bai futbol afi zionatuek azken hauen portaera egoeraren arabera nola aldatzen den bere begiz ikusi zuten.
Gertatu zena hurrengoa izan zen. LaLiga partidu bat bukatu ostean, Celta de Vigoko jokalari batek, Borja Iglesias izenekoa, aurkako taldeko zale batzuen partez hainbat irain jaso zituen. Argudioa? Atzazkalak margotuta eramatea. Oso jarrera gaitzesgarria, nola ez, erantzunik gabe geratu ez zena.
Eraso homofobo honen erantzuna hurrengo partidan iritzi zen. Eta ez zuten zaleek bakarrik erantzun, Borja Iglesiasen hainbat taldekidek ere bai. Bere zelaian jokatu behar zuten partidura atzazkalak margotuta joatea izan zen ihardetsia. Ekimen hau ez zen futbolariari babesa adierazteko bakarrik izan, homofobiaren kontrako keinu bat ere izan zen. Homofobiak ez du lekurik ez kirolean ez beste inongo testuingurutan.
Baina beti ez du egoera lazgarri batek atzetik egon behar. Adibidez, azken asteetan, beste hainbat kirolzalek beraien elkartasunaren keinu eman dute.
Hala izanik, abenduaren 14an, Surne Bilbaok ʻpelutxe euriaʼren zazpigarren edizioa ospatu zuen. Egun berezi honetan, saskibaloi taldeko jarraitzaileek bere taldea pelutxe berri batekin ikustera eta animatzera deituak izan ziren, zeinek atsedenean kantxara bota beharko zituzten. Gurutze Gorriak jakinarazi zuenez, bildutako guztiak familia behartsuenen artean banatuko zituen. Baskonia saskibaloi taldeak eta Real Betis futbol taldeak pelutxeak biltzeko ekimenak ere egin zituzten.
Urtarrilaren 18an gertatutako tren istripuaren ondorioz, futboleko lehen eta bigarren mailako estadio batzuetan biktimen familiei eskainitako elkartasun pankartak eta tifoak ikusi ahal izan ziren.
Beraz, aipaturiko guztia kirol jarraitzaleen onena eta txarrena ateratzeko gaitasuna dutelaren adierazgarri dira. Aitortu behar da oraindik egoera jakin batzuetan zaleek jarrera zalantzagarriak dituztela.
Hala ere, badago esperantza sinisteko kirozaleen portaera gero eta hobeto irudikatuko duela kirolaren balioak.