IRITZIA

Emaitzak baino askoz gehiago

Erabiltzailearen aurpegia Maider López Echabe 2026ko maiatzaren 25a

Tigst Assefa Etiopiako atleta. / Wikipedia

Emaitzak kirolaren motorra izan arren, ez dira arlo honetan baloratu behar den gauza bakarra. Kirola ahalegina, sakrifizioa, sufrimendua, iraunkortasuna, borondatea eta hobetzeko grina ere bada. 

Horren adibide argia pasa den hilabetean, apirilaren 26an zehazki, ikusteko aukera izan genuen Londreseko maratoiaren 46. edizioan. Sebastian Sawek kenyarra eta Yomif Kejelchak etiopiarra beraien izen-abizenak atletismoaren historian grabatu zituzten, biak maratoi distantzia, 42 kilometrokoa hain zuzen, bi ordutik beherako denboran osatzean.

Eta ez hori bakarrik, egun berean emakumeen proban, munduko errekorra ere gainditu zen. Protagonista Tigst Assefa etiopiarra izan zen eta hamar segundotan jaitsi zuen bere marka unibertsala emakumeen maratoian. 

Lana, ahalegina, sakrifizioa, sufrimendua eta iraunkortasunik gabe ezin izango litzateke posible emaitza horiek lortzea. Baina kirol guztietan gertatzen den moduan, txanponak bi alde ditu: aurpegia eta gurutzea. Nahiz eta ahalegina ezinbestekoa izan, lanak ez du beti arrakasta ziurtatzen. 

Duela bi urte, Pariseko 2024ko Joko Olinpikoetan, adibidez, 10.500 atleta inguru hartu zuten parte, 5.250 emakume eta 5.250 gizon. Nazioarteko Olinpiar Batzordeak argitaratutako informazioaren arabera, 2.300-2.500 kirolari olinpikok lortu zuten domina. Beste era batera esanda, parte hartu zuten kirolari guztien artean, %17ak bakarrik irabazi zuen domina eta lortu zuen loria.  

Badago argi kirolan ematen diren emaitzen atzean asko dagoela. Arrakasta eta esker onaren atzean, esfortzua, sakrifizioa eta iraunkortasuna dago. Nahiz eta hori guztia ezinbestekoa izan, ez du beti arrakasta eta emaitza onak ziurtatzen. Lesioak, presioa eta beste ezustekoak, kirolariek nahiko luketena baino garrantzi handiagoa dute. Hala eta guztiz ere, horretan guztian dago kirolaren funtsa. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide