IRITZIA

Erreferente egokiak

Erabiltzailearen aurpegia Maider López Echabe

Mikel Landa bere azken garaipena ospatzen.

Duela hainbat egun PISA txostenaren emaitzak ezagutu genituen. Emaitzak ikusi eta aztertu ondoren, askok dira belaunaldi berriekin zer gertatzen ari den galdetzen dutenak. Hezkuntza-metodoak zalantzan jarri nahi izan gabe, errealitatea da teknologia eta adimen artifiziala ez direla behar bezala erabiltzen ari. 

Horretaz aparte, beharrezkoa da galdetzea zer nolako erreferenteak dituzten gaur egungo gazteek. Eta, noski, ez gaude gurasoetaz hitz egiten, ezta irakasleetaz ezta ez, sare sozialetan jarraitzen dituzten helduetaz baizik.

Influencerrak edota futbol jokalariak milaka gazteren pantailak betetzen dituzten profil ohikoenetakoak dira. Baina, mota honetako profilak jarraitzea ondo al datorkie beraien garapen akademikoetarako?

Errealitatea da, gustuko dituzten futbolariak yate batean igota ikustea ez duela ezer onik ekarriko, hori seguru. Ezta influencerrek erakusten dituzten erraztasunak eta bizi-mailak ere ez. Profil hauetaz erakarrita, askok diote etorkizunean influencerra, youtuberra edota futbolaria izan nahi direla, baina guztiok dakigu errealitatea askoz ezberdina dela.

Hau kontuan hartuta, esfortzuaren kultura berriz ere planteatzeko momentua heldu al da? Dakiguna da helburuak lortzeko asko ikasi eta lan egin behar dela, lorpenak ez baitira oparitzen ezta bakarrik heltzen. Baina badago itxaropena, dena ez dago galduta. Eta horrela sinisten dugu. 

Irailak 12an, Amurrioko bizilaguna, Mikel Landa txirrindulariak, 2026ko Vueltako 20. etapa irabazi zuen. Helmuga zeharkatu ondoren, kirolari arabarrak hitz hunkigarriak eskaini zizkion bere semeei. Hitz horiei buruz, hain zuzen, ikastetxeetan hitz egin liteke, ahaleginaren eta sakrifizioaren garrantziaren adibide gisa. Elkarrizketa hori entzun ondoren, esaldi bat azpimarratu nahi dugu: “Ezin duzu inoiz amore eman”. Eta horretan datza helburuen lorpena. Lan egitean, ahalegintzean, gainditzeko gaitasunean eta, Mikel Landak esaten duen bezala, inoiz amore ematean, nahiz eta egoera aurrez aurre eta erraz jarri ez arren.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide