Maitasun erromantikoak hil egiten gaitu, ito, zapaldu. Egunerokotasunean entzun ditzakegun “laranja erdia” eta “bizitzako amodioa”-ren ideiek ez digutelako gure bizitza nahieran bizitzeko askatasunik ematen. Eta egunero pairatzen ditugun kontrol, menpekotasun edota loturek hiltzerainoko gatibutasuna suposatzen digutelako.
Maitasun erromantikoaren ideia patriarkatuaren irautea bermatzeko dagoen mekanismo indartsuenetako bat dugu, emakumeak azpiratu eta sistemaren pean jartzen gaituena. “Maitasuna” da eraso, abusu eta esplotazio egoerak justifikatzeko erabili ohi duguna, “maitasuna” gure buruei uko egin eta gu geu baliogabetzeko erabiltzen duguna, eta “maitasuna” askotan inguruko beste harremanak alde batera uztea ekartzen duena. Emakumeok ere patriarkatuak barnearazi dizkigun ideiak erreproduzitzen ditugu, eta hau ezin dugu onetsi. Onartezina zaigu emakumeoi heteropatriarkatua elikatu eta zabaltzen jarraitzea.
ASKI DA, BAGARA NOR! Bagara nor bera gabe bizitzeko eta ez dugu gure bizitza osatuko duten bikoterik behar aurrera egiteko. Ez dugu gure egunerokotasuna osatuko duten laranja erdirik behar; bai ordea garen bezalakoak onartu eta bizitzako tarte batzuk gurekin konpartituko dituztenak.
Horregatik, eta gehiagorengatik, gaur otsailak 14an, “maitasun erromantikoa” toxikoa dela salatzeaz gain, kalera atera eta ozen esan nahi dugu:
MAITASUN ERROMANTIKOAK HIL EGITEN GAITUELA!!