Gaur egun ere, Euskal Herrian eta Aiaraldean lelo aurpegia geratzen zaigu gaztelaniak (eta bere hiztunek) dituzten pribilegioez ohartzen garenean: atzetik ilaran jarri diren bost, sei pertsona zu baino lehen pasatzen direla ikusten duzunean, euskaldun izateagatik itxaron behar duzula entzuten duzunean, eta itxaron nahi ez baduzu gaztelaniaz egiteko esaten dizutenean. Iraindua bai, horrela sentitu nintzen ni.
Hortaz, jakin ezazu Laudioko Aldundiaren bulegoetara errenta aitorpena euskaraz egitera hurbiltzen bazara zer gerta dakizukeen. Eta egoera horren aurrean, zuk erabaki zer egin: egoera salatu edo men egitea. Nik argi dut zein den aurrera egiteko bidea.