Igande goizean izango dira Arabako Administrazio Batzarren hauteskundeak eta Luiaondon zein gainerako kontzejuetan hitzordua izango dugu horretarako. Herri gehienetan zerrenda irekiak izango dira.
Munduko leku gutxitan ematen da hemen igandean izango dugun aukera: nahi duzun herritarra bozkatzea ordezkari gisa, inongo alderdi politikoren siglapean egon gabe.
Horrela erabakiko dugu zein taldek hartuko duen bere gain gure herrien etorkizunaren kudeaketa garrantzitsuak diren arlo askotan. Talde hori da, finean, Administrazio Batzarra.
Gauzak horrela, hurrengo azaroaren 21ean, igandean, parada izango dugu guk geuk aukeratzeko nortzuk osatuko duten Administrazio Batzarrak. Horregatik guztiagatik, animo eta joan zaitezte bozkatzera.